Gaizka Loiola elgoibartarra zilarrezko bi dominarekin itzuli da Sierra Nevadako eski estazioan jokatu den Espainiako Ezinduen Eski Txapelketatik.
Mendiko eskiko zeharkaldien artean klasikoa den Andres de Regil zeharkaldiaren 41. edizioa jokatu zuten Europako Mendietan, joan den martxoaren 19an eta 20an. Euskal Herriko Mendi Eskiko Txapelketa ere jokoan izan zen proba horretan eta emaitza bikainak eskuratu zituzten parte hartu zuten elgoibartarrek.
Gazteak lan mundura sartzea errazteko asmoz, Debabarreneko Enplegu Anezka egitasmoari helduko dio Debegesak apirilean. Lanik gabeko 18tik 29 urtera bitarteko gizonezkoek eta 18tik 34ra bitarteko emakumeek izena eman dezakete. Berdin da bakoitzaren ikasketa maila edo perfila.
Hazi Hezi aldizkariaren erreportaje sorta baten bilduma berezia, eta urtebeteko harpidetza doan, jasoko dute haur jaioberrien Gurasoek Elgoibarren.
Aste Santuko oporren aurretik, martxoaren 22an, Elgoibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzional bat onartu zuen aho batez.
Errusiako Munduko Eskubaloi Txapelketa jokatzeko txartela eskuratuta itzuli da Poloniatik junior mailako Espainiako Eskubaloi selekzioa. Jokatutako hiru partidak irabazi dituzte sailkatze fasean.
Argitaratu aurretik ere oihartzun zabala izaten ari da Jairo Berbel elgoibartarrak idatzi duen liburuak, Siempre, la leyenda de la pecosa de ojos verdes. Liburua iragartzeko sarean jarritako bideoak bost milioi ikustaldi baino gehiago izan ditu dagoeneko.
Bi urtean behin antolatzen den enpresa simulatuen nazioarteko 12. Azoka egin dute Bartzelonan, eta bertan izan dira Meka Elgoibar institutuko administraritza zikloetako ikasleak eta irakasleak euren proiektua aurkezten, Altzolako ur minerala saltzen duen Elgoibai S.A.S izeneko enpresa simulatua, hain zuzen ere.
Gaur egin da Ainara Ladron eta beste lau gazteren aurkako epaiketa. Sententzia kaleratu artean auzipetu guztiak libre laga ditu epaileak. 2007an, Segiren ilegazlizazioa salatzeko protestaldi batean Ap-8 autobidea mozteagatik bina urte eta erdiko kartzela zigorra eskatzen zuen fiskalak hasieran, baina azkenean 21 hilabetera jaitsi behar izan du.
Valonmano con V sarien estreinako edizioan eskubaloiaren “beste alde hori, eskubaloiaren V aurpegia” erakusteko ahalegina egin duten pertsona, talde eta erakundeak saritu dituzte. Elgoibarko Sanlo eskubaloi taldeak Berdintasunaren Saria jaso du.
Intxausti Tratamientos Superficiales, S.L. enpresako beharginek greba mugagabea hasi zuten eguaztenean, eta enpresako zuzendaritzak “hainbat kontu argitzeko” idatzia zabaldu du greba egiteko beharginek eman zituzten arrazoien harira. Besteak beste, bitartekaritza baten beharra ikusten dute, “blokeatuta” dagoen egoera askatzeko.
AP-8 autobidean, Donostiako norabidean, Mendaro parean ezaguna egin da istripuak zenbatzen dituen kartela. Ekimena Joseba Olazabalek jarri du martxan. Autobide ondoan bizi da, Granja etxean. Autobideko joan-etorrien eta kamioien zaratarekin gogaituta, pantaila akustikoak jartzeko eskaera egin du behin eta berriz, baina erantzunik ez duela jasotzen salatu du. (bideoa dauka)
Gazte Olinpic Team lehiaketan saritu dute Nerea Gurrutxaga Zuatzubizkar gazte elgoibartarra, eta Rio de Janeiron (Brasil) egingo diren Joko Paraolinpikoetara joateko txartela irabazi du, beste zazpi gazterekin batera. Berriemaile lanak egingo dituzte, batez ere, Basque Team-eko kirolarien jarraipena eginez. (bideoa dauka)
Emakumeen binakako pala txapelketa antolatu dute Elgoibarren bosgarren urtez jarraian, eta horrekin batera gizonen pala txapelketa ere antolatu dute estreinakoz.
634 errepidea gainetik gurutzatzen duen oinezkoentzako Ziziliongo pasabidea bota eta berria egingo dute. Igogailu bat izango du albo batean eta aparkalekuaren beheko solairutik abiatuko da. (infografia dauka)
Greba mugagabea hasi dute gaur, hilak 16, Elgoibarko Intxausti Tratamientos Superficiales S.A. enpresako beharginek.
Elgoibar parean, Deba ibaiaren ertzetan landatuta dauden 60 makal (Populus alba) inguru gaixorik daudela-eta, zuhaitz horiek moztu eta berriak landatuko dituzte datorren asteburuan.
Zuhaitz Eguna ospatu dute Elgoibarren Ikastolako eta Herri Eskolako LHko ikasleek. Urruzunon, Albitxuriren magalean landatu dituzte zuhaitzak Udal Brigadako langileek lagunduta. (argazkiak dauzka)
Elgoibarko Udaleko eta Mankomunitateko ordezkariak herriko merkatariekin eta ostalariekin bildu dira herriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduei hondakinen kudeaketari buruzko azterketaren emaitzak aurkezteko.
Debabarreneko udalek bi ekimen abiaraziko dituzte Debegesaren bitartez gazteen enplegua sustatzeko. Batetik, 20 eta 35 urte bitarteko “gazte kualifikatuei” zuzendutako Hazilan egitasmoa; eta, bestetik, Debabarreneko Enplegu Anezka. Azken honek 25 gazte hartuko ditu, 18 urtetik 29 urtera bitartekoak gizonen kasuan eta 34 urte artekoak emakumeen kasuan.
Martin Hernandez Beitia saltakariak zilarrezko domina eskuratu du 600 metroko lasterketan, joan den asteburuan Oviedon jokatu dituzten pista estaliko Espainiako atletismo txapelketan, kadete mailan. Helmugako argazkiak erabaki zuen irabazlea, segundo-ehunen bateko aldea atera baitzion irabazleak bigarrengoari. (bideoa dauka)
![]() |
![]() |
Arabako Kantzerraren Aurkako Elkarteari laguntzeko kontzertua eskainiko du Elgoibarko Udal Musika Bandak Pagos de Leza upeltegian (Leza, Araba), martxoaren 19an. Bodegak ehunka kriantza ardo botila etiketatu ditu Elgoibarko musikarien irudiarekin.
Epaileak Martuteneko kartzelara bidali zuen martxoaren 7an Ainara Ladron elgoibartarra, martxoaren 18an epaiketa Donostiako Lurralde Auzitegian egin arte. Martutenen zeuden berarekin batera epaitu behar dituzten beste bi gazte (Naroa Ariznabarreta eibartarra eta Aritz Azkona arrietarra). Sare sozialen eta naiz.eus bidez zabaldutako informazioaren arabera, emakumezko biak Logroñoko espetxera urrundu berri dituzte eta gizonezkoa Valladolidera, epaiketa barixaku Donostian honetan izango bada ere. Ainara dagoeneko Logroñoko kartzelara iritsi da.
Pilota Egunaren 19. edizioa antolatu du Elgoibar Ikastolak zapaturako (martxoak 12). 6 eta 12 urte bitarteko 48 umek hartuko dute parte Kalegoen plazako frontoian jokatuko dituzten partidetan.
Bi antzezlan izango dira asteburu honetan Elgoibarren, helduentzat bat eta umeentzat bestea. Barixakuan (martxoak 11) Datorren urtean hobeto izeneko lana antzeztuko dute Itziar Urretabizkaiak, Ainhoa Garaik eta Iraitz Lizarragak. Domekan, berriz, Azken Eguzkilorea umeentzako antzerkia eskainiko dute.
La Sexta telebista kateak hamar urte beteko ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko saio berezia prestatzen dihardute. Euskal Herriko toki esanguratsu bat behar zutela-eta, Elgoibarko Kalegoen plaza aukeratu zuten eta hainbat herritarren iritziak grabatzen aritu ziren atzo.
Mikel Aramendik eskaini zuen hitzaldiarekin hasi zen atzo, hilak 9, Elgoibarko Gazte Asanbladak antolatutako errefuxiatuei buruzko zikloa. Gaur, berriz, Greziako Lesbos irlan boluntario egon den Elgoibarko Iñaki Iraolak bere esperientziaz arituko da Sutegixa gaztetxean.
Garai bateko sasikopotzu ohitura zaharrari lotutako Motxaila eguna, neguko azken zapatuan, ospatuko dute Mendaron Zerua motxailen aterpe lelopean. Aurten egun horretako jai giroa berotze aldera, bezperan, martxoaren 11n, bertso saioa izango da 22:30ean Sanagustinen.