Morkaikuko gurutzea eraisteko lanak jasotzen dituen bideoa zabaldu dute ekintzaileek

Barren 2025eko azaroaren 19a

Morkaikuko gurutzea bota zuten lagunek irudietan jaso zituzten eraisketa lanak, eta Naiz egunkariak zabaldu ditu irudiok.

Naiz-ek argitu duenez, ekintzaile independistak izan ziren gurutzea eraitsi zutenak. Haien arabera, gurutzea eraistea Eusko Jaurlaritzaren erantzukizuna zen: "bete gabeko agindua". Francisco Franco Espainiako diktadorearen heriotzaren 50. urteurrena beteko da bihar, azaroak 20, eta horren harira bota dute gurutzea. 

Ekimen honen egileek Naiz egunkariari jakinarazi diotenez, trantsizio garaian "dena lotuta eta ondo lotuta" geratu zen, eta nazio aitortza eta erabakitzeko eskubidea ukatu zioten Euskal Herriari. "Erorien Harana eraiki zuen arkitekto berak eraiki zuen [gurutzea]. Juan Carlos Borboikoa errege emerituaren osaba bat omentzeko altxatu zuten, zeina mendi horretan hil baitzen, frankisten alde borrokan ari zela", adierazi dute ekintzaileek. 

Gurutzea botatzeko lanak eta eraitsi zuten unea jasotzen ditu zabaldu duten bideoak

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by NAIZ (@naiz.eus)

 

Lotura duten albisteak: