Tangerretik Marrakexera, 1.600 kilometro, 'Renoleta' zaharrean

Ainara Argoitia aza 14, 14:49 Mendaro

Marokoko Chatarras Raid lasterketa jokatzetik iritsi berriak dira Gotzon Zulaika eta Aitor Larrañaga mendaroarrak. Sei egunetan 1.600 bat kilometroko ibilbidea osatu dute Tanger eta Marrakex artean, Renault 19 zahar batean, Renoleta izeneko "gurpildun txatar baten". Fede handirik gabe abiatu ziren Euskal Herritik, baina autoak uste baino hobeto erantzun diela aitortu dute, eta "leher eginda", baina aparteko zailtasunik gabe osatu dute abentura basamortuko lur idorretan.

Otarre eta Atxuri baserrien arteko errepidea konpondu eta asfaltatu dute

Barren aza 14, 14:06 Mendaro

Azkoitiko eta Mendaroko udalek gauzatu dituzte Otarre eta Atxuri baserrien arteko errepidea konpondu eta asfaltatzeko lanak.

Mendaroko udaletxeko udalbatza aretoan, Mendaro
ikastolan, Mendaro
Udaletxeko udalbatza aretoan., Mendaro