Elgoibarko Izarra Kultur Elkartea 1963ko martxoan sortu zuten herriko hiru euskaltzalek: Felix Etxeberriak, Jesus Larrañagak eta Sabin Osorok (PDF, 7.17 MB). Elkartea hiru lagunek sortu bazuten ere, laster ikusi zen herrian bazegoela horrelako elkarte edo mugimendu baten beharra eta egarria. Izan ere, elkartea sortu eta berehala, 1.400 bazkide bildu ziren proiektuaren inguruan (esan beharra dago Ikastolan umea matrikulatzerakoan gurasoak derrigortuta zeudela Elgoibarko Izarrako bazkide-fitxa betetzera). Gaur egun (2010ean) 600 bazkidek osatzen dugu Elgoibarko Izarra.
Sortu zenean, urtebete lehenago jaio zen Ikastolari laguntzea zen, batez ere, Elgoibarko Izarraren helburua eta zeregin nagusia. Baina Ikastola sendotzen joan zen heinean, elkarteak beste ardura batzuk hartu zituen, eta Elgoibarren euskara eta euskal kultura indartzeko ahaleginari ekin zion.
Bigarren etapako helburua ere, bera da: Elgoibarren euskara eta euskal kultura indartzeko gure ekarpena egitea. Horretarako, batez ere, elgoibartarron artean euskararen erabilera sustatzeko proiektuak prestatu ditugu.
Bi etapa:
Elgoibarko Izarraren historia bi etapatan bana dezakegu:
Lehen bi hamarkadatan oso lan emankorra egin eta gero, 80ko hamarkadan gainbehera etorri zen Elgoibarko Izarra, eta 1990ean desagertzeko zorian egon zen. Baina, zorionez, bizpahiru bazkidek eustea erabaki zuten, eta orduan ekin zion elkarteak bigarren etapari. Oraindik ere indarrean eta bizirik dagoen etapari.
Lehen etapako proiektuak:
Arigera (PDF, 3.83 MB), Gaz-t (PDF, 3.16 MB), Toletxe (PDF, 3,50 MB), Gurean Bai (Gurean Bai-elkarteak; Gurean Bai-Merkataritza) eta Kuadrillategi proiektuak bigarren etapakoak dira, baina bertan behera dauzkagu hirurak.
Elgoibarko Izarraren lehen 40 urteetako historia sakonago ezagutzeko, eta, batez ere, historia honetako protagonistetako batzuk zein izan ziren jakiteko, 2005eko urtarrilean argitaratu genuen Izarren Hautsa 40 urtean (PDF, 68.6 MB) (1963-2003) liburua daukagu.