Abenduaren 4an egingo dute lore banaketa Maalako parkean, 11:00etatik aurrera, eta loreak amaitu artean. Elgoibarko Udalak 300 landare inguru banatzea aurreikusten du. Ekimen honekin berrerabilpena eta ingurunearen zaintza sustatzen dela azpimarratu dute.