Honi buruz

barren.eus Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak sortutako ekimena da.

Helburuak:

  • Elgoibarren pasatzen denaren berri emateko atari digitala izatea da proiektu komunitatibo honen helburu nagusia. Herrian gertatzen dena momentuan emateko ataria izatea, hain zuzen ere. Herritarrek uneoro eta edozein lekutatik Elgoibarko informazioa eskuratzeko gunea izan nahi du.
  • Informazioa eman eta jaso egingo dugu. Herritarra informazioren hartzailea ez ezik, informazio igorle eta iritzi sortzailea ere bada.
  • Elgoibartarron topaleku izatea da beste helburu bat.
  • Teknologia berrietan euskarak duen presentzia indartzea. Euskara izango da proiektu honetako komunikazio-hizkuntza.

Ezaugarriak:

  • Dinamikoa: Egunean eguneko informazioa gehituko da webgunera. Egunean pare bat albiste sartuko ditugu. Asteburuetan, normalean, ez dugu notiziarik sartuko, baina okasioak eskatzen duenean ez diogu lanari atzea emango.
  • Horizontala eta partehartzailea: Erabiltzaileak parte hartze zuzena izango du proiektu honetan. Albisteak osatu eta hauen gaineko iritziak emateko aukera izango du irakurleak. Agendako ekitaldiak norberak sartzeko modua ere jarri dugu. Hori bai, barren.eus editore batek kudeatuko du eta ataria eguneratzeaz arduratuko da. Bestalde, moderatzaile bat ere egongo da, eta honen ardura erabiltzaileen iritziak moderatzea eta arauak betetzen direla zaintzea izango da.

Atalak:

  1. NOTIZIAK: Astelehenetik ostiralera bi notizia emango ditugu egunero, eta hauek kronologikoki agertuko dira orrialdean. Nahi izanez gero, albisteen titulu eta azpitituluak norberaren helbide elektronikoan jasotzeko aukera izango da e-posta harpidetza bidez erregistratuta. Honela web-ean azaltzen diren albisteen berri izango du sarean azaldu bezain laster, eta handik albiste osoa irakurtzeko aukera izango da.
  2. AGENDA: Elgoibarko agenda izatea nahi da. Orri nagusian, egun horretako ekitaldi guztiak agertuko dira. Bestalde, egunez egun nahiz ekitaldi motaren arabera bilaketak egin ahalko dira. Gainera, formulario erraz baten bitartez, agenda irakurleek beraiek osatzeko aukera izango dute.
  3. MEDIATEKA: Erretratuei eta bideoei leku berezia egingo diegu barren.eus webgunean. Mediateka gaien arabera egituratuta egongo da eta irakurleek erretratu eta bideoak bidaltzeko aukera izango da.
  4. BARREN aldizkaria PDF FORMATOAN: BARREN astekariak 1992tik gaur arte argitaratu dituen ale guztiak kontsultatu daitezke barren.eus atarian. Alea irakurtzeko aukeraz gain, bilaketak egiteko modua ere izango da.
  5. BILAKETAK: Atal edo zerbitzu honi esker, edozein bilaketa egiteko aukera izango du irakurleak. Bai web gunean azaldutako edozein informazio eta baita BARREN astekarian argitaratutakoa ere bilatu eta topatu ahal izango da oso modu errazean.

 

Kredituak:

  • Koordinatzailea: Ainhoa Andonegi
  • Editorea: Asier Orbea
  • Ardura Teknikoa: Aitor Lauzirika
  • Logotipoen diseinua: Zaloa Arnaiz