Abenduaren 9an jarriko dituzte salgai gabonetako bertso saiorako sarrerak

Barren 2025eko abenduaren 4a

Elgoibarko Izarrak abenduaren 26rako antolatu du aurtengo bertso jaialdia, Udalarekin lankidetzan, eta sarreren aurre-salmenta abenduaren 9an zabalduko dute.

Epe hori amaitu ondoren, sarrerarik geratzen bada, jaialdi egunean salduko dituzte Herriko Antzokian bertan. Sarreren prezioa 13 eurokoa da (Elgoibarko Izarrako bazkideentzat 11 euro). Elgoibarko Izarrak Aita Agirre eraikinean daukan bulegoan erosi daitezke.

  • Aurtengo bertsolariak hauek izango dira: Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Alaia Martin, Miren Artetxe eta Eneko Lazkoz; eta gai-jartzaile lanak Maite Berriozabalek egingo ditu.