10 urte barru Elgoibar euskaldunagoa izateko bete behar diren baldintzak aurkeztu zituzten, zortzi baldintza guztira. Horiek aurkezteko modua bitxia izan zen eta hainbat lagun igo ziren oholtzara, besteak beste, Biraka dantza taldeko dantzariak, Mari Juli Conde, Aitor Nova eta Nerea Gil, Aitor Gisasola eta Kitziki musika taldeko Olatz Macazaga eta Maddi Arrieta.