"Egin dugu, hamaika egunez, euskara gehiago egin eta entzuteko sortutako ariketa, eta, orain, egin dugunaren balorazioa egiteko bilduko gara. Izena eman duzuenok, eta baita eman ez duzuenok ere, balorazio-bileran parte hartzera gonbidatuta zaudete", azaldu dute. Azken egunotako bizipenak eta iritziak partekatzera animatu dituzte herritarrak. Euskaraldiari hasiera emateko Kalegoen plazan egin zuten ekitaldian ere eskatu zieten iritzia herritarrei, eta modu bertsuan emango diote amaiera.
- Eguen honetan, maiatzaren 29an, egingo dute hausnarketa saioa Kultur Etxeko sotoan, 18:30ean.
Euskaraldiaren sustatzaileek ere jakin nahi dituzte ariketan parte hartu duten lagunen bizipenak. "Hamaika egun hauetan izandako bizipenak bildu eta ikusarazi nahi ditugu, horiek batira ariketari zentzua ematen dioten hizkuntza ohituren aldaketak. Partekatu gurekin bizi izan dituzun egoerak, topatu dituzun sorpresak, zure erronkak zeintzuk izan diren eta zer gertatu zaizun…", azaldu dute.
Idatziz, bideoz edo audio bidez parteka daitezke bizipenok, euskaraldia.eus weborrian.
Ikus hemen: Euskaraldiari buruzko albiste guztiak