Batetik, Lekueder gunean dagoen zuhaitz bat argiztatuko dute lehen aldiz, eta bestetik, Lerun biribilguneko argiteria Maalako biribilgunera eramango dute, Lerunen apaingarri sinboliko bat utziz. Gabonetako argiteriak 35.000 euroko aurrekontua izan du. Argi guztiak kontsumo txikikoak eta iraunkorrak direla adierazi dute Udaletik.
Abenduaren 5ean, barikuan, piztuko dituzte argiak eta urtarrilaren 6ra bitartean egongo dira piztuta. argiztapen-ordutegia 18:00etatik 22:00etara izango da