Informazioa eta jolasa uztartu zituen Kalebarren plazan jarri zuten guneak: informazio mahaiak batetik eta umeentzako txokoak bestetik ipini baitzituzten. Eta elkartearentzako dirua batzeko materiala ere saldu zuten. Hain justu, Meka ikastetxeak ere eman berri dio Nualari material berria erosteko dirua.
Nualatik jakinarazi dutenez "primeran" igaro zuten zapatu goiza eta eskerrak eman dizkiete antolakuntza lanetan jardun zuten boluntarioei, herritarrei eta zerbait erosi zuten guztiei.