aza 21 Mendaro
Ohikoaz oso bestelako kolorea hartu zuen joan zen zapatuan Mendaroko Gaztetxeak. Izan ere, inguruko herrietan bizi diren Senegalgo serer niominka etniako ziento bat lagun elkartu ziren han, jaioberri bati ongietorria egiteko. Irailaren 16an jaio zen Adama Sarr mendaroarra eta hura jendeaurrean aurkeztu, eta bereziki, haren ama Fatou Sarr gurtzeko eguna izan zuen oturuntzara gonbidatutako senegaldarren komunitateak. Izan ere, serertarren kulturan, bizia eman duena da protagonista, ama, umea bera baino gehiago.
Gaur bertan MUren Aretxabaletako Campusean izango diren Tokikom Sarietan hitzaldia eskainiko du Urbano Garciak (Plasencia, Espainia, 1965), adimen artifiziala ardatz hartuta. RTVEko eta Canal Extremadurako erredakzio eta ardura postuetan eskarmentu handikoa, RTVEko alor digitaleko burua ere izan da.