Malapek denboraldiko lehen porrota jaso du ligan

Barren 2025eko abenduaren 3a

Artxiboko argazkia. Roberto Sanchez.

Zazpigarren jardunaldian ailegatu da Malaperen lehen porrota, liga hasi eta ia bi hilabetera. 

Sanloko senior emakumezkoen taldeak 24-25 galdu zuen etxean, Berango Urduliz taldearen aurkako neurketa. Gainera, sailkapeneko lehen postua galdu du Malapek, eta hirugarrengora arte jaitsi dira. Zuhegan Orio taldea dago orain sailkapeneko buruan, eta Oriokoa da partidarik galdu ez duen bakarra, 14 punturekin. Ereintza Bitek taldea dago bigarren postuan, 12 punturekin, Malaperekin berdinduta. Elgoibartarrek atseden hartuko dute hurrengo jardunaldian.

Berdinketa, liderraren etxean

Senior gizonezkoen Alcorta Forging Group taldeak berdinketa bat eskuratu zuen ligako azken jardunaldian, jarraian lortzen duten bigarren berdinketa, hain zuzen ere. Azken honek, baina, aurrekoak balio handiagoa du, liderraren etxean jokatu baitzuten; Donibane Kalaburtzaren aurka, Pasai Donibanen. 25na berdindu zuten.

Alcortak Baigane Corazonistas taldearen aurka jokatuko du bariku honetan, 20:15ean, Olaizaga kiroldegian.