Elgoibar1936 taldekoen iritzia Morkaikuko gurutzeaz

Barren 2025eko azaroaren 19a

Elgoibarren memoria historikoaren alde lanean diharduen Elgoibar1936 taldearen sortzaileak dira Hodei Otegi eta Iñaki Odriozola.

Urteak zeramatzaten Morkaiku gaineko gurutzea kentzeko eskatzen, eta martitzenean sorpresaz hartu zituen gurutzea eraitsi izanak. Gogora ekarri dutenez, 2007ko abenduaren 26an Espainiako Memoria Historikoaren Legea onartu eta gutxira osatu zuten Elgoibarko ikur frankisten inbentarioan ere jaso zuten Morkaikuko gurutzea, kendu beharreko ikurren artean. Inbentario hartan jaso zituzten ikurrak -bat ez beste guztiak- kendu ditu urteotan Elgoibarko Udalak. Morkaikuko gurutzea bakarrik falta zen, eta alde horretatik kendu izanak poza eragin die, baina aitortu dute euren nahia beste bat zela.