Gaur hasi du Txankakua merkatari elkarteak eguberrietako kanpaina, eta dagoeneko elkarteko dendetan gabon kutsua nabari da. Denden aurrean alfonbra gorria jarri dute, eta eguberrietako apaingarriz jantzita dituzte erakusleihoak. Herriko saltoki txikiei laguntzea da Txankakuaren helburua, eta urtero bezala, herrian erostea saritu egingo dute aurten ere.
Hasteko, gaurtik abenduaren 22ra bitartean Txankakuako dendetan erosten duten guztien artean zazpi otarra zozkatuko dituzte. Rural Kutxan daude otarrak ikusgai.
Horrez gain, 3.000 euro banatuko dituzte erosketa bonotan. Urtarrilaren 7an egingo dute zozketa: 500 euroko hiru bono eta 100 euroko hamabost banatuko dituzte guztira.
Azken urteetan bezala, aurten ere txu-txu trena ibiliko da Elgoibarko kaleetan. Abenduaren 22an izango da, 10:30etik 13:15era eta 16:45etik 19:45era