Euskaraldiak iraun duen bitartean egunero argitaratu ditugu Elgoibarri buruzko 11 galdera, eta atzo izan zen azkena. 87 punturekin, Mari Jose Estibaritz izan da irabazlea. Flyschean barrena itsasontzian egiteko bidaia irabazi du 11 lagunentzat. Begi Bistan enpresak eman du saria.
SAILKAPEN NAGUSIKO 11 ONENAK
- Mari Jose Estibaritz 87
- Rafa Alvarez 77
- Amaia Arrizabalaga 74
- Eider Iriondo 71
- Lore Bereziartua 69
- Naiara Martin 67
- Andres Alberdi 67
- Olatz Astigarraga 61
- Nerea Ruido 56
- Alaitz Alberdi 56
- Euskaraldia 55
ATZOKO 11 ONENAK
- Naiara Martin 9
- Nagore Sanz 9
- Mari Jose Estibaritz 9
- Amaia Arrizabalaga 9
- Olatz Astigarraga 9
- Rafa Alvarez 9
- Irati Uriguen 9
- Andres Alberdi 9
- Lore Bereziartua 8
- Imanol Arantzamendi 8
- Leire 8
ATZOKO ERANTZUNAK
1.- BARRENen aurretik egon zen Elgoibarren euskarazko beste aldizkari bat 1987-91 urteetan. Ba al dakizu zein izen zeukan?
- Martin Txilibitu
- Pinpilinpauxa
- Txitxilibakio
2.- 1983an sortu zuen Udalak Udal Euskaltegia. Non zegoen Udal Euskaltegiaren lehen egoitza?
- Aita Agirre eraikinean.
- Kalebarren plazan
- Pilar ikastetxean
3.- Asteko zein egun eta ordutan izaten dira Ongarriren zine emanaldiak?
- Asteazkenetan, 21:00etan
- Ostegunetan, 22:00etan
- Ostiraletan, 19:00etan
4.- Elgoibarko hiztunen artetik, zenbat moldatzen dira hobeto euskaraz erderaz baino?
- % 23.
- % 33
- % 43
5.- Ba al dakizu zein den Udaleko Euskara Zerbitzuaren egiteko nagusia?
- Euskararen irakaskuntzaren sustapena.
- Euskarazko aisialdiaren sustapena.
- Euskararen normalizazioaren sustapena.
6.- Diru-laguntza hauetatik, zein da Udaleko Euskara Zerbitzuak kudeatzen ez duena?
- Gidabaimena euskaraz ateratzeko dirulaguntzak.
- Udalekuetara joateko dirulaguntzak.
- Euskara ikasteko dirulaguntzak.
7.- Ba al dakizu non dagoen Elgoibarko Udal Ludoteka?
- Aita Agirre kulturgunean.
- Gabriel Krutzelaegi kalean.
- Bolatokian
8.- Elgoibarko euskaran dago esaldi hauetako bat. Zein?
- Ogixa eraman det etxera
- Ogixa eruan dot etxera.
- Ogia eroan dut etxera.
9.- Ba al dakizu Mauxitxa txarangan dauden hogeitaka musikarien artetik zenbat diren emakumezkoak?
- Bost
- Sei
- Zazpi
10.- Ikastolen aldeko Kilometroak jaia Elgoibarren izango da aurten, urriaren 5ean. Ba al dakizu zein den leloa?
- Salto saltoka
- Salta saltaka.
- Sokari tiraka.
11.- Zein adineko jendeak parte har dezake EUSKARALDIA ariketan?
- 14 urtetik gorakoek.
- 16 urtetik gorakoek.
- 18 urtetik gorakoek.
*Antolatzailea: Elgoibarko Euskaraldia Taldea
*Eragileak: Elgoibarko Udala eta Elgoibarko Izarra