Santa Ana Jaiak

Santa Ana eguneko laburpen bideoa

Barren 2025ko uzt. 29a, 08:54

Santa Ana ermitaren konponketa lanak amaituta, aurten, goian hasi ahal izan dute jaia mendaroarrek Santa Ana egunez, eta bestela ere berezia izan ohi den eguna, are bereziagoa izan da. Hona laburpen bat.

Eguraldiak lagunduz gero, aurten, zaindariaren omenezko jaia Santa Anan hasiko zutela esana zuten Udaletik, baina azken ordura arte zalantzan izan zen, eguraldi iragarpena ez zelako ona. Goizean goiz zabaldu zuten herriko whatsapp taldeetara txosna goian jartzea erabakia zutela Udaleko ordezkariek, elizakoek eta Bustin Alde elkartekoek egindako bileran, eta poztu ziren herritarrak. Espero zitekeen moduan jendetza handia batu zen Santa Ana ermitaren bueltan, aspaldiko gazte gehien tartean, eta dotore joan zen goiza.