Elgoibarren ospatutako Kilometroak eguna urte osoko auzolanaren isla izan zela adierazi dute antolatzaileek, eta boluntario lantalde guztia batera lanean ikustea "zirraragarria" izan zela nabamendu. Eguna giro onean joan zela azpimarratu dute. Datu batzuk ere eman dituzte: Eguerdirako 10.000 lagun bildu zirela jaira, eta egunaren unerik gorenean, hamabost bat mila. Ikastolako jangelan 300 tiket saldu zituzten, eta erronkan 23 taldek hartu zuten parte.
Kilometroak jaiaren 49. edizioa izan zen Elgoibarkoa. Lazkaok hartuko du Kilometroak jaialdiaren 50. edizioa.
Egunerako prestatu zituzten hainbat ekitaldi eta kaleko giroa jaso ditugu bideoan. Argazki guztiak HEMEN.