Sanbartolomeak

Jende uholdea sanbartolomeei amaiera emateko

Barren 2025ko abu. 31a, 14:03

Mauxitxa txarangakoek Baserritar Eguneko goizaldean egin zuten kalejira izan zen jaietako egitarauko azken ekitaldia.

Willson & Willsonetis taldeak Fito & Fitipaldis taldearen omenezko kontzertua eman zuen Kalegoen plazan eta kontzertua amaitutakoan hasi zuen kalejira Mauxitxa txarangak, kalegoenetik Maalara. Herritar batek balkoitik hartu zituen irudiotan ikus daitezkeenez jendetsua izan zen 2025eko sanbartolomeak itxi zituen ekitaldia.