Suhiltzaileek zegoen lekutik ez mugitzeko moduan segurtatu zuten istripua eduki zuen autoa, lur orotako ibilgailua, zapatu gauean. Atzo eta gaur makina bat lagun gerturatu da autoa zegoen lekura, ikusmiran, autoa nola amildu zen jakin guran. Gidaria onik atera izana ere hizpide zuten hainbatek, autoa non eta nola gelditu zen bertatik bertara ikustean.
Trenbide kaletik San Rokera zihoala eduki zuen istripua zapatu gauean. Kiroldegirantz joan nahi zuen arren, ibilgailuaren kontrola galdu eta gero, trenbide gaineko baranda jo eta trenbiderantz amildu zen, bertan dagoen lorategiko zuhaitz bat gehiago balitz moduan geratuz, tente. Gidaria kalterik gabe atera zen istriputik.

