Kirolari gorren bizipenak bistaratu dituzte Gigorrakik antolatutako mahai-inguruan

Barren 2025eko abenduaren 2a

Gorren komunitatea eta kirolean dabiltzan gorren bizipenak gertutik ezagutzeko aukera eduki zuten, aurreko barikuan, Kultur Etxeko hitzaldi gelara gerturatu ziren lagunek.

Alaitz Ciarsolo waterpolo jokalari eibartarrak eta arku tiraketan aritzen den Aingeru Molina elgoibartarrak (ikus BARRENi eman zion elkarrizketa) beren bizipenak kontatu zituzten. Gigorraki Gipuzkoako Kirolari Gorren elkarteak antolatu zuen solasaldia. Hizlariei eskerrak emateaz gainera, antolatzaileen esanetan, gorren komunitatea indartzen duen eta kirola hazkunderako, konexiorako eta inspiraziorako gune gisa balioesten duen topaketa izan zen. Iaz egin zuten aurrenekoz era honetako saioa, eta Gentzane Ortiz (borroka librea) eta Aitor Bedialauneta (mendi lasterketak) izan ziren hizlariak.

Kultur Etxeko hitzaldi gelan egin zuten solasaldia. Arg: Gigorraki.