Elgoibar1936 taldekoek argitu dutenez, Luis Cendoya Barrenecheak zuzendu zituen gurutzea eraikitzeko lanak, 1937an. Gurutzearen oinean jarri zituzten bi plakak, berriz, German Pedrosa elgoibarko modelistak egin zituen. Honako bi idatziak ageri ziren gero kendu zituzten plaka haietan: “A la lealísima Navarra. Homenaje de la villa de Elgoibar a sus gloriosas y heroicas brigadas”, jartzehn zuen batean; eta “Aquí murió por dios y por la patria S.A.E El principe Don Carlos de Borbón y Orleans. RIP”, bestean.
