Maalako parkean ospatu dute Euskararen Nazioarteko Eguna gaur Meka ikastetxekoek

Barren 2025eko abenduaren 3a

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dute Elgoibarko eta Mendaroko ikastetxeetako ikasle eta irakasleek. Nork bere ospakizuna egin du, baina Meka ikastetxekoak kalera jaitsi dira estreinakoz, eta Maalako parkean ospatu dute.

Soinu eta pandero hotsak entzun zitezkeen goizean goizetik gaur Meka ikastetxean. Euskararen Nazioarteko Eguna kalean ospatzekoa zuten gaur estreinakoz, eta kalejirarako instrumentuak hartuta joan dira gaur ikastetxera zenbait ikasle. Haiek jarritako musikaren erritmora egin dute ikastetxetik Maalara arteko bidea gainerako ikasle eta irakasleek, eta han jolasak egin ostean, txokolate beroa dastatzeko aukera izan dute. Mahai-jokoetan, karta-jokoan, lokotx batzen, zaku-lasterketan eta zapi jokoan ikusi ditugu ikasleak, gustura. Hona hemen argazki batzuk.