Erdi aroko azokak girotu du Elgoibar asteburuan

Barren 2025eko abenduaren 2a

Era guztietako 40 bat saltokik osatu dute barikutik domekara Kalegoen plazan egin duten erdi aroko azoka.

Merkatu tematikoak antolatzen dituen Zerbitzu Globalak enpresak antolatu du azoka, Elgoibarko Udalaren eta Aizu! ostalarien elkartearen laguntzarekin. Iaz egin zuten estreinakoz Elgoibarren, eta osagai antzerakoak eduki ditu bigarren honek: era guztietako salmenta postuak, kaleko animazioa, musika eta Eulali Moreno ipun kontaralri elgoibartarraren saioak.