Estilo askotariko talde ugarik eman zituzten kontzertuak, tartean herriko hainbat taldek: Ehun Kilo, Kitziki, Txoteko Ezpata, Xaribari eta Patxangoi. Horiez gainera, Bengo, Asgarth edo Malko taldeek ere girotu zuten jaia eta gaztetxo ugari erakarri zituzten Go!Azen! taldekoek Ikastola aurreanm eman zuten saiora. Janus Lester ere etortzekoa zen arren, bertan behera laga behar izan zuen emanaldia, osasun arazoengatik.
Ikastolan, Aita Agirre plazan eta Kalegoen plazan zeuden hiru guneetan izan ziren emanaldiak, eta batzuek aldi berean zirenez, aukeratu beharra ere izan zen. Bideoan duzue kontzertuetako batzuen lagin txiki bat.