Berria modu positiboan jaso dugu eta modu apalean lanean jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia BIDEGORRIA NOIZKO? 2025eko abenduaren 2a

Guk ez dugu balorazio politikorik egingo, ez bait da gure betebeharra. Gure helburua Elgoibar, Mendaro eta Deba arteko bidegorriarekin erlazioa duten proiektuak bultzatzea da eta nahiz eta berri honek Elgoibar eta Mendaro arteko bidegorriari bakarrik eragiten dion, berria modu positiboan jaso dugu.

Horrela, gure aldetik, modu apalean lanean jarraituko dugu. Gure ustetan, bidegorriaren gaiak interés handia pizten du eta ahal dugun heinean informazioa jasotzen, sinadura digitalak biltzen, posible bada erakundeekin bilerak egiten eta herritarrekin informazioa elkarbanatzen jarraituko dugu.

Oraindik ere, inor sinatu gabe gelditzen bada, hurrengo estekan egin dezake:

Sinadura digitalerako esteka

Eskerrik asko!