Denboraldiko lehen zuhaitz landaketa egin zuten zapatuan Muskiritzun

Barren 2025eko abenduaren 3a

Bertoko basoa berreskuratzeko helburuaren barruan, Elgoibarko Baso Biziak elkarteko kideek zuhaitzak landatzen jarraituko dute landatze sasoi honetan ere.

Joan den zapatuan egin zuten denboraldiko lehen landatzea eta 250 zuhaitz-landare landatu zituzten Muskirutzuko magalean, lagapenean dituzten lursailetan. 

2024an sei landaketa saio antolatu zituen Elgoibarko Baso Biziak elkarteak, denak Muzkiritzu mendilerroan, Karakateko Landa Parkearen barruan lurjabeek laga dizkieten lurretan. Horietan, guztira, 2.935 zuhaixka autoktono landatu zituzten, bazkideen eta bolondresenen laguntzarekin. Kopuru hori handitzen jarraitzeko asmoa dute uidazken honetan eta neguan egiteko asmoa duten landaketa saio berrietan.