Eguen honetan izango da emanaldia, 18:30ean, museoko Sigma aretoan, eta ez dute sarrerarik kobratuko. Pelikula honetan Haritz Dantza Taldeko kide diren eta noizbait aritu izan diren hainbat dantzarik hartu zuten parte, hamabost dantzarik guztira.
Museoko arduradunek azaldu dutenez, 2024ko ekainean zendu zen Koldobika Jauregi eskultorea arduratu zen filmaren "unibertso estetikoaz", eta horri lotutako burdinezko objektu sorta bat jarri dute ikusgai museoan, Esnalen filmari keinu bat eginez. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eduki dute erakusta hori antolatzeko. Filmaren emanaldiaren ostean, solasaldia ere egingo dute ikusitakoaz.
Ikus hemen filmaren trailerra