Ion Urbietak irabazi du Euskararen Nazioarteko Egunerako Mendaroko Udalak antolatutako lema lehiaketa

Barren 2025eko abenduaren 3a

Euskararen Nazioarteko Egunean udaletxean eskegitzeko olanerako lema edo lelo bat aukeratzeko lehiaketa sortu zuen Mendaroko Udalak eta gaur jakinarazi du irabazlearen izena: Ion Urbieta. 'Euskaraz sarri, nortasun iturri' izan da saritutako leloa.

Parte-hartze txikia izan du lehiaketak, bost proposamen jaso dituztela jakinarazi duelako Mendaroko Udalak, eta bost horien artetik Ion Urbietak aurkeztutakoa aukeratu dute epaimahaikideek, Ane Aristi eta Arkaitz Urangak. Irabazleak 100 euroko bono bat  jaso du, Mendaron liburuetan, jolasetan eta musikan gastatzeko.