Kilometroak jaia Elgoibarren

1996ko eta 2025eko kilometroak, musikak batuta

Barren 2025ko urr. 11a, 09:00

Ehun Kilo taldeak 1996an Elgoibarren ospatu zituzten Kilometroak jairako sortu zuten abestia jo zuen 2025eko kilometroetan eman zuen kontzertuan. Era berean, aurtengo prestatu duten Elkarrekin, salto euskarara! abestiarekin eman zioten hasiera eta amaiera aurtengo Kilometroei Kalegoen plazan.

Hortaz, musikak batu zituen duela 30 urte Elgoibarren egin zuten lehen Kilometroak jaia eta bigarrena.  

Herriko hainbat musika taldek parte hartu zuten 1996ko Kilometroetarako atera zute diskoan, eta horietako bat izan zen Ehun Kilo, “Beldurripe aurrerago” izeneko abestiarekin. 1996ko Kilometroetan eman zuten kontzertuan moduan, joan den domekan ere zuzenean jo zuten. Berriaren eusdkal musikaren ataria den Badok.eus webgunean diotenez, euskal heavyaren sorreran Su ta Gar taldearekin batera aipatu behar den taldea da Ehun Kilo. Taldekideak 1991n batu ziren, Elgoibarren, eta bi disko argitaratu zituzten: Euli artean (Oihuka, 1994) eta Esaiek… (Oihuka, 1995). Taldekideak 1997ko urrian banandu ziren arren, eta denbora luzez ixilik egon ziren arren, azken urteetan behin baino gehiagotan itzuli dira oholtzara, eta sarriago azken aldian.Villabonako Hellbona jaialdian eta Abadiñoko Koba Live jaialdian jo dute oraintsu. 

Erlazionatuak