Avanzako autobusen greba bertan behera laga arren, ELAk ohartarazi du “gatazka” ez dela amaitu

Barren api 16 Debabarrena

Bertan behera laga dute jai-egunotan egitekoak ziren Avanza autobus enpresako langileen greba. ELA sindikatutik esan dutenez, ELA, LAB eta Aurrera sindikatuek bertan behera utzi dute greba, “enpresak legez kanpoko grebatzat hartzeko mehatxua egin ostean”. Horrekin batera, ohartarazi dute “gatazka ez dela amaitu” eta ez dute baztertzen greba mugagabera jotzea.

Arazo teknikoak barren.eus webgunean, Espainiako futbol ligak agindutako blokeoen ondorioz

Barren api 16 Debabarrena

Azken orduotan arazo teknikoak izaten ari dira barren.eus-en zein TOKIKOM Plataforma erabiltzen duten beste 30 webguneetan. Arazoaren jatorria Espainiako futbol liga kudeatzen duen LaLiga elkarteak hartutako neurri judizial batean dago.