Salgai daude Mendaroko Esne-berriketan bertso-saio literariorako sarrerak

Barren 2025eko abenduaren 4a

Esne-berriketan bertso-saio literarioa antolatu du Mendaroko Uztargi tabernak abenduaren 14rako, eta sarrerak salgai daude dagoeneko. Pitxintxu liburu dendan eta Mendaroko Uztargi tabernan eskuratu daitezke, 10 euroan. 

Uxue Alberdik azkena argitaratu duen Esne-berriketan liburuko kontakizunetan dago oinarrituta bertso-saioa. 57 kontalarik ahoz kontatu eta berak belarriz jasotako 77 istorio jaso ditu liburuan Alberdik, euskara batuan eta ahozkotik ahalik eta gertuen dauden idazkeran, eta kontakizun horietako batzuk irakurriko ditu bertso-saioan, Iban Urizar musikariak musikatuta. Haietan oinarritutako gaiak emango dizkie gero bertsolariei, haiek bat-batean kantuan egin dezaten. Onintza Enbeita eta Miren Amuriza arituko dira bertsotan.

San Agustin kulturgunean izango da saioa, 12:30ean, eta sarrerak salgai daude dagoeneko Pitxintxun eta Mendaroko Uztargin, 10 euroan.