aza 28 Elgoibar
Elgoibarko Sarek deituta, hileko azken ostiraleko elkarretaratzea egingo dute, Kalebarren plazan.
Hasiera batean Kalegoen plazan egitekoa zuten ekitaldia, baina Erdi Aroko azoka egongo denez, elkarretaratzea lekuz aldatzea erabaki dute. Ordu berean izango da, 20:00etan, baina Kalebarrenen, Kultur Etxe zaharraren aurrean.
aza 19 Elgoibar
EHBilduk ere eman du iritzia Morkaikuko gurutzearen eraisteaz, prentsa ohar bidez, eta azpimarratu du ilegala zela Memoria Demokratikoko Legearen arabera eta eraitsi beharreko monumentuen zerrendan zegoela. Hemen, Aitziber Aranberrik bideorako egindako adierazpenak ere.