Uda sasoiko landareak eta lorak kendu dituzte egunotan espazio publikoetatik, udazken eta negu sasoikoak ipintzeko; eta, azken urteetako ohiturari eutsiz, Udalak oparitu egin ditu kendu dituzten landare horiek: Baltsamina arrunta edo alegria loreak eta Begonia landareak. Gaur goizean 300 landare inguru banatu dituzte Maalako parkean.
Negurako landareak
Datorren astean hasiko dituzte espazio publikoetako lorategietan eta berdeguneetan udazken eta negu sasoirako egokiagoak diren landareak ipintzeko lanak. Besteak beste, neguko landare erregina den Ziklamenak eta Bioleta afrikarrak landatuko dituzte.