Inklusioa eta kirola izango dituzte hizpide Urteko Kirol Sariak banatzeko ekitaldiko mahai-inguruan

Barren 2025eko abenduaren 3a

Eli Ibarra Athleticeko Genuine taldea entrenatzen, artxiboko irudian.

Abenduaren 17an banatuko dituzte Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sariak.

Udal Kirol Patronatuak eta herriko kirol taldeek elkarlanean antolatzen duten Kirol Federatuaren Urteko Sarien 19. edizioa izango da aurtengoa, eta 23 sari banatuko dituzte: herriko kirol elkarteek banatuko dituzte hemeretzi sari, eta Udal Kirol Patronatuak banatuko ditu gainerako laurak. Iaz hasitako bidetik, Herriko Antzokian egingo dute sari banaketa ekitaldia, 19:30ean hasita. 

Kirol sariekin herrian Kirol elkarteek era boluntarioan egiten duten lana aitortzea dela helburua azaldu dute Udal Kirol Patronatuko arduradunek. Elgoibarren hemeretzi kirol elkarte daude eta horietan, guztira, 1.500 pertsona daude federatuta. "Kirol elkarteek bizitza, herrigintza, herri kohesioa, balioen sustapena, e.a. luzea eskaintzen diote herriari, horregatik Udalak bere aitortza eskaini nahi die ekitaldi honetan".

Inklusioa eta kirola

Ohitura duten moduan, kirolaren inguruko mahai-inguru bat antolatu dute sari banaketa ekitaldiari hasiera emateko. Iaz Carlos Soria alpinista izan zen gonbidatua, eta aurten inklusioa izango da kirolari buruzko sosasaldiko gai nagusia. Zehazki, La Liga Genuine ereduaren inguruan berba egingo dute liga horretan diharduten Realeko, Athleticeko eta S.D. Eibarreko jokalariek, eta talde horietako fundazioetako ordezkariek.  

Iaz saritutako lagunak talde argazkian.