C.D. Elgoibarek prest du Eguberrietan zozkatuko duen otarra

Barren 2025eko abenduaren 5a

Urtero moduan, era guztietako produktuz osatutako bi otar zozkatu ditu Club Deportivo Elgoibar futbol taldeak Eguberrietan. 3.000 euroko balioa duten otarrak osatu dituzte.

Karkizano denda egon zen dendako erakuslehio guztia hartzen dute aldedenik-alden zozkatuko dituzten produktuek: bizikleta bi, telebistak, urdaiazpikoak, aspiragailua, eta kalitatezko elikagai eta edariak, besteak beste.

Klubetik zehaztu dutenez, 40.000 errifa jarri dituzte salgai eta abenduaren 27an izango da zozketa, Kalegoen Plazan, 19:00etan.  Hona iazko irabazleak.