Jakoba Errekondo paisajistak 'Bizi Baratzea.Garaian garaikoa garaiz' izeneko liburua aurkeztu zuen atzo, Mendaro Sasoian jardunaldien barruan. Baratzezaintzari eta barazkiei buruzko hainbat kontu azaldu zituen, eta hona batu ditugu ale batzuk.
Tertuliak programan 40 lagun inguruk parte hartuko dute aurtengoan, baina hiruzpalau bidelagun behar dituzte azken taldeak osatzeko.
Karakate Mikologi elkarteak antolatuta, jardunaldi mikologikoak egingo dituzte Elgoibarren, azaroaren 12tik 16ra bitartean. Perretxikoei buruzko hitzaldi eta erakusketaz gainera, herriko 20 tabernak perretxikoekin egindako pintxoak eskainiko dituzte.
Elgoibarko Udalak herriko zarata mapa eta zonakatze akustikoa osatu ditu, herri barruko kutsadura akustikoa murrizteko asmoz. Mapa horretan aurkitutako arazoei konponbidea emateko Soinu Giroa Hobetzeko Ekintza Plana egiteko agindu zion Udalak AAC Acustica + Luminica enpresari. Orain, herritarrek hilabeteko epea dute planari alegazioak eta ekarpenak egiteko.
Ez da ezustekorik egon. Bi taldeen artean dagoen aldea agerian geratu da, eta C.D. Bidasoak 15-31 hartu du mendean Alcorta Forging Group. Honenbestez, Irungo taldea sailkatu da Euskadiko Kopako finalerdietara.
Baserria eta kalea elkarrengana gerturatu eta elikadura osasuntsuago baten alde lanean dihardu Mendaroko Kontsumo Taldeak, eta orain, kontsumo taldearen berri emateko hainbat ekintza antolatu dituzte astebururako, Mendaro sasoian izenpean. Jakoba Errekondoren hitzaldiarekin hasiko dira jardunaldiak eguen iluntzean. (egitaraua dauka)
Sinuose kolektiboak antolatuta, Perlak taldeak kontzertua eskainiko du barixakuan (azaroak 6) Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan. Perlak talde zarauztarra Euskal Herriko indie post-punk eszenan sortu zen 2013an. Orain gutxi Marea morea abestia argitaratu dute Uxue Alberdiren hitzekin. (bideoa dauka)
Domeka honetan, azaroaren 8an, jokatuko da Behobia-Donostia herri lasterketa entzutetsua. Aurte ere, izenemate marka berria ezarri du probak, 34.000 parte-hartzailerekin (iaz baino 4.000 gehiago). Elgoibartar eta mendaroar ugarik egingo du antxitxika proban.
Elgoibarko leku izenen gaineko ikerketa izan dute mintzagai Aditu duzu? Udako Euskal Unibetsitateko (UEU) zientzia eta dibulgazio irratsaioan, Info 7 irratian.
Eguen honetan, azaroaren 5ean, hasiko dira Beitxu-beitxu! kantaren dantza-koreografia ikasteko entseguak, Olaizaga kiroldegian.
Bidasoa Irun talde historikoaren aurka jokatuko du Alcorta Forging Group taldeak Euskadiko Kopako final-laurdenetako kanporaketa. Eguazten honetan, hilaren 4an, jokatuko dute Olaizaga kiroldegian.
Urriko azken zapatua betea izan zen Elgoibarren. Eguraldia lagun, Kantu Egunak, artisau azokak eta nekazal azokak bat egin zuten herriko kaleei bizitasuna emanez. Hona hemen zapatuan jasotako irudi bilduma:
Abenduaren 20an egingo dira Espainiako Hauteskunde Orokorrak, eta Elgoibarko zein Mendaroko Udalak jakinarazi dute hautesle-errolda jende aurrean izango dela ikusgai, azaroaren 9ra bitartean.
Erosketa Bonua 2015 izeneko deskontu kupoien kanpaina jarri du martxan Txankakua Elgoibarko merkatari elkarteak, Elgoibarko Udalarekin elkarlanean. Hala, herriko 45 saltokitan erosketak %20rako beherapenarekin egiteko aukera izango da.
Jendetza batu da gaur iluntzean Kalegoen plazako frontoian jokatu den bigarren Pala Misto Txapelketako finala ikustera. Lara Urainek eta Julen Salaberriak osatutako bikoteak 22 eta 19 irabazi dio Olatz eta Igor Txurruka anai-arrebek osatutakoari.
Elgoibarko Udalbatzarrak, atzo, egubakoitza egin zuen osoko bilkura eta zergak eta tasak izan ziren gai nagusia. Aho batez onartu zuten 2016rako zerga eta tasa gehienak izoztea, azken bi urteetan egin duten bezala. Hala ere bi salbuespen izan dira: hondakinen eta kirol patronatuaren gaineko zergak.
Ez da ohikoa pastoral bat Zuberoatik kanpo antolatzea, baina Haizea dator Iparraldetik! zikloari esker, Ederlezi izeneko pastorala Herriko Antzokian ikusteko aukera izango dugu elgoibartarrok azaroaren 14an. Sarrerak aurretik erosteko, Elgoibarko Izarrara deitu behar da. Mixel Etxekopar-en zuzendaritzapean sortu zuten Ederlezi pastorala, eta berak eman dizkigu pastoral honen xehetasunen berri (ikusi bideoan).
Oihartzun handia izan du herrian Iban Fernandezek (Elgoibar, 1977) joan den zapatuan betetzea lortu zuen erronkak: 12 ordu eta 10 minutuan bederatzi buelta egin zituen Azkue-San Roke eta Karakate artean. Bere buruari jarritako erronkari buruzko nondik-norakoak azaldu dizkio barren.eus-i eskainitako elkarrizketan. (igoera guztietako argazkiak dauzka)
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak eskualdeko hainbat herritar omendu ditu, tartean, 16 elgoibartar. Horien artean, Amaia Mujika eta Consuelo Prieto nabarmendu behar dira, emaile bikain izendatu dituzte-eta 60 alditan odola eman duten emakumeak direlako.
Zer gustatuko litzaizuke bizikidetza programan lantzea? galdera hori, zein urtarrilean egingo diren jardunaldietan landuko diren gaiei eta formatuei buruzko proposamenak landu zituzten bizikidetza programa berria osatzeko lehen bilera irekian.
Euskadi, Valentzia eta Kataluniako kirolariek parte hartu zuten joan den urriaren 24an Gasteizen jokatu zen Shuai Jiao txapelketan. 75 eta 80 kilo arteko kategorian urrezko domina eskuratu zuen Igor Castañaresek eta zilarrezkoa Iñigo Arizagak. Wu-shua arte martzial txinatarraren diziplinetako bat da Shuai Jiaoa.
June Loidi Polonian lehiatuko da promesa mailako Espainiako eskubaloi selekzioarekin.
Eguen honetan, urriaren 29an, ospatuko den Udalbatzan bozkatuko diren 2016rako udal tasa eta zergen harira, EHBilduk etxebizitzen alokairua eta hondakinen gaikako bilketa sustatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Elgoibarko Udal Gobernuari. Besteak beste, hondakinak gaika biltzen dituzten herritarrak saritu behar direla defendatzen du koalizioak.
Elgoibarko Udalak Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatu duen argazki lehiaketan 31 herritarrek parte hartu dute aurtengoan, 21 gizonezkok eta 10 emakumek, eta orotara, 146 argazki aurkeztu dituzte (206 argazki aurkeztu zituzten iaz). Irabazleak zein izan diren ere jakinarazi dute antolatzaileek.
Gernikan urriko azken astekehenean egiten den nekazaritza-azokako gaztarik onenaren saria eman diote Elgoibarko Mausitxa baserriko gaztari. 3.700 euro ordaindu ditu Mendata Berriak (Bilbo) Elgoibarko Mausitxaren gaztaren truke
Kilometro bertikalen Euskadiko Kopako azken proba puntuagarria jokatu zuten atzo Arabako Asparrena herrian, Araia-Aratz kilometro bertikala. Gizonezkoetan Iñigo Lariz Azkue izan zen azkarrena, 36 minutu eta 26 segundoko denborarekin. Kopako sailkapen nagusian Aitor Osak lortu ditu puntu gehien, baina atzoko sari banaketara agertu ez zenez, araudia betez, bigarren sailkatuari eman zioten Kopa, Iñigo Larizi. Emakumezkoetan Virginia Perez Mesonero gailendu zen eta Ainhoa Lendinez elgoibartarrak lortu zuen bigarren postua.
Uholdeak izan dira orain dela gutxi Saharako errefuxiatu kanpamentuetan eta kalte larriak eragin dituztenez Eibar-Sahara Elkartekoak eta Saharako Ilargi Gorriak diruz laguntzea eskatu dute kalte horiei aurre egiteko.
Iban Fernandezek bete du bere buruari jarri zion erronka: bederatzi buelta egitea Azkue-San Roke eta Karakate artean 12 ordu eta erdian. 19:10ean amaitu ditu lanak, aurreikusitakoa baino 20 minutu lehenago.