Sebas Etxaniz elgoibartarrak 72 urte dauzka eta Villabonako kartzelan dago preso, Asturiasen. Legediaren zenbait atalek 70 urtetik gorako pertsonen askatasuna agintzen dutela kontuan hartuta, presoaren senideak, lagunak eta ezagunak barixakuan elkartu ziren Kalegoen Plazan, eta aske lagatzeko eskatu zuten.
Elgoibarko Danobat enpresa bisitatu du Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak Ainhoa Aizpuru, Sustapen Ekonomikoko, Landa Garapeneko eta Lurralde Orekako diputatuarekin batera. Diputatu nagusiak 4.0 Industriaren garrantzia azpimarratu du eta industria eredu berri horren eredutzat jarri duen Danobat enpresan zabaldu nahi izan du mezu hori. Era berean, aurreratu du Aldundiak 3.105.000 euroko aurrekontua bideratuko duela lurraldeko enpresatan fabrikazio aurreratua bultzatzeko.
Domeka goiz honetako eguraldia dela medio, umeen danborrada bertan behera laga dute eta astelehen arratsaldean egingo dute. Goizean jende asko hurbildu da Lekuederrera, artisauen azokara.
Goizean eta eguerdian eguzkiak gogor jo arren, elgoibartar mordoa irten da asteburu honetan kalera, Trinitate jaiez gozatzera. Euria 19:30 aldera hasi da, danborrada hasi eta ordu erdira. Argazki gehiago hemen.
Iban Murua elgoibartarrak irabazi du gizonezkoetan gaur arratsaldean jokatu den Aizkorriko Kilometro Bertikala. Emakumezkoetan, berriz, Maite Maiora mendaroarrak egin du denborarik onena.
Makina-erremintaren Biurtekoa, Euskal Herriko azoka garrantzitsuenetakoa, egingo dute maiatzaren 31tik ekainaren 5era bitartean, Barakaldoko Bilbao Exhibition Center (BEC) erakustazokan. Elgoibarko Makina Erremintaren Museoko antzinako makinek egingo diete ongi-etorria bisitariei, BECeko atarian jarri dituzte-eta zazpi kabina.
Trinitate jaietako nagusien danborrada antolatzen duen Atabal Elkarteko batzordeak danborradaren antolaketa lagako duela iragarri du, hamaika urtean danborrada antolatzen jardun eta gero. ETB1ean emango dute zapatu gauean Elgoibarko danborrada.
Jasone Osoro, Uxue Alberdi eta Danele Sarriugartek hizketaldia egingo dute Unai Villena gidari dutela, Pitxintxu liburu dendan. Mahai-inguruaren izenburua Hiru emakume, hiru idazle: bertakoa eta unibertsalaren artekoa da. Izan ere, ez da oso ohikoa euskaraz aritzen diren hiru idazle, eta hirurak emakumeak, egotea 11.000 biztanleko herri batean.
Trinitate festak ospatuko dituzte asteburu honetan Elgoibarren eta Mendaron, eta batean zein bestean ekintzaz beteriko asteburua izango da. (egitaraua dauka)
Sanloko Pneumax, Deca eta Cometel taldeentzat garrantzi handiko asteburua izango da Trinitateetakoa, hirurek partida erabakigarriak jokatuko dituzte-eta.
Herri eskolako, Institutuko eta Ikastolako 40 ikaslek ordezkari lanak egin dituzte gaur (maiatzak 19), eta udaletxera jo dute, ingurumenari buruz ikasturtean zehar egindako lanaren berri alkateari ematera eta, bide batez, proposamen batzuk egitera. Ane Beitia alkateak harrera egin die ikasleei.
Elgoibarko Ludotekako zazpigarren Aste Nagusirako atzera kontua hasi da. Barixakuan (maiatzak 20) botako dute festei hasiera emango dien txupina, Maalako parkean. Egitarau oparoa antolatu dute barixakutik maiatzaren 29ra bitartean: Ludo Eguna, Txiki Eguna, Handi Eguna, Sukaldari Eguna, Kirolari Eguna eta Idotorben egingo duten Familia Eguna. (egitaraua dauka)
Aita Donostia Abesbatzak kontzertua eskainiko du barixakuan (maiatzak 20), Elgoibarko Bartolome Deunaren parrokian. Gerardo Rifon organo-jotzaileak ere hartuko du parte kontzertuan.
Iaz Beitxu, Beitxu libdub-ak izan zuen arrakasta itzelaren ondoren, Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldea hasi da aurtengo ekintza prestatzen. Abenduaren 2an Maalan batu nahi dituzte euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu nahi duten herritar guztiak. Maiatzaren 31rako eman behar da izena.
Robotika Dibertigarria izeneko feria antolatu du Elgoibarko Udalak maiatzaren 28rako. Herriko ikasle gazteak Tailer Teknologikoetan egiten diharduten lana bistaratzeaz gainera, gailu elektronikoen programazioa eta robotikari buruzko tailerrak eskainiko dituzte, eta Minecraft bideojokoari buruzko hitzaldia ere antolatu dute, gurasoen beldurrak uxatze aldera.
Elgoibarko hiru ikastetxetako gurasoek seme-alabei eragiten dieten hainbat gairi lotutako ikastaroak eta hitzaldiak antolatu dituzte datozen egunetarako. Gaur, hilak 17, izango da lehenengoa, teknologia berriei eta sare-sozialei buruzko hitzaldia, hain zuzen ere.
Elgoibarko Udalak gure herriko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako hirugarren Plana jarri du abian, eta herritarrei eskatu die plan horretan parte hartu dezaten.
Elgoibarko Udalak hitzarmen bateratuak sinatu ditu gaur herriko ikastetxeekin, 15/16 ikasturtean hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko. 33.178 euroko diru-laguntza jasoko dute ikastetxeek.
Euskal Herriko Gazteen Neskatxena Txapelketa jokatu zuten zapatuan Legazpiko Latxartegi aretoan. Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako bi dantzarik hartu zuten parte eta emaitza onak eskuratu zituzten bai Nerea Sasiainek eta baita Irune Arriolak ere.
Elgoibarko Gizarteratze Mahaiak janari bilketa egingo du maiatzaren azken ostiral eta zapatuan. Gizarteratze Mahaia osatzen duten taldeek eta erakundeek herritarrak animatu nahi dituzte bilketan parte hartu dezaten.
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko udalak biltzen dituen Eudel elkarteak zuzendaritza berritu du gaur goizean Elgoibarko Herriko Antzokian egin duten batzar orokorrean. Getxoko alkate Imanol Landak jarraituko du presidente karguan, eta Elgoibarko alkate Ane Beitiak ere batzorde eragileko kide izaten jarraituko du, eta baita Gipuzkoako Lurralde Batzordean ere.
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ekainaren 3an Mendaron eskainiko duten ikuskizunerako sarrerak gaur jarri dituzte salgai. Eta baita De Cuerpo Presente antzerkirako sarrerak ere.
Hilabeteroko kontzertua egin du Elgoibarko Udal Musika Bandak Herriko Antzokian gaur eguerdian. Ohiko kontzertua izan arren bandako zuzendari Txomin Mujikak sorpresa jaso du kontzertuan, izan ere, bere omenez apropos idatzitako martxa bat estreinakoz jo dute.
Morkaikorren Egunaren barruan Elgoibarko Itzulia eta Itzulitxoan parte hartu du gaur 500 lagun inguruk. (argazki-bilduma eta bideoa dauka)
Elgoibarko V. Kaleko Margo lehiaketa egin zuten zapatu goizean Elgoibarko kaleetan eta Jaime Zamakola mendaroarrak eginiko koadroak irabazi zuen lehen saria.
Robotikaren Munduko Olinpiaden saio bat jokatu zuten Bilboko Azkuna Zentroan, joan den maiatzaren 8an, eta lehen saria eskuratu zuen Claudia Arrillaga eta Naroa Rodriguez ikasle elgoibartarrek aurkeztu zuten robotak (bideoa dauka).
Mendaroko Bizi Poza txaranga 1991n sortu zuten Santana jaiak alaitzera instrumentuekin kalera irten ziren hamabi lagunek. Giro bizia zabaldu eta poza banatu dute herrian eta herriko musikariek joan deneko 25 urteotan eta horixe ospatuko dute zapatu honetarako antolatu duten urteurren ospakizunean. (egitaraua dauka)
Elgoibarko Kaleko Margo Lehiaketa antolatu du Egur arte tailerrak zapaturako, bosgarren urtez jarraian.