Kantu kalejira egingo dute Mendaron, In Leikek antolatuta

Barren 2025eko abenduaren 12a

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira kantu kalejira antolatu du Mendaroko In Leike kultur elkarteak gaurko. 

Baionako Patxi eta konpainia taldea ekarriko dute, erromeriaz erromeria dabilen taldea, eta haiekin batera kalez kale ibiliko dira kantuan eta dantzan. Azpilgoetan hasiko dute kalejira, 19:00etan.

Tapia eta Leturia eta Batbiru taldeetako kide izan zen Patxi Perez 1997tik 2004ra bitartean, eta harrezkero “Konpania” taldearekin batera dihardu, musika eta dantza festara erakartzeko grina bizirik mantenduz. Publikoarekiko harremana da gain gainekoa beraientzat: "harremana dantza aretoan egiten da, bertan Patxik urratsez urrats jendea gidatu eta dantzan harrarazten duenean, gelak edo plazak osoki dantzan ezartzen ditu", diote.