Gipuzkoako Kros Txapelketa jokoan zegoen joan den domekan Ordizian jokatu zuten Txindoki krosean. Senior kategorian, Julen Teran eibartarra nagusitu zen gizonezkoetan (19:57), eta Ainhoa Sanz urretxuarra izan zen azkarrena emakumezkoetan.
Mintxeta Atletismo Taldekoak senior gizonezkoen mailan nabarmendu ziren, taldekako proba irabazita. Hiru taldekidek lortutako emaitzei esker igo ziren podiumaren gorenera: sailkapen nagusiko laugarren postuan sailkatu zen Mikel Agirrebeña (0:20:24); 10. postuan sailkatu zen Jon Dominguez (0:22:38); eta, 15. postua eskuratu zuen Markel Amutxastegik (0:23:39).
Gazte mailetan ere lehiatu ziren Mintxetako taldekideak: Alba Muebas, Nahia Mazorriaga ( 24, postua / 0:04:05), Nerea Castro (38. postua / 0:04:15) eta Nahia Larreategi ( 40. postua / 0:04:20).
Sailkapen guztiak eta argazki gehiago Goierriko Hitzan, eta txapelketaren laburpen-bideoa Goierri Irrati Telebistan.