Datorren martxoren 28a eta apirilaren 13a bitartean, Debabarrena Gourmet ekimen gastronomikoaren bigarren edizioaz gozatzeko aukera izango da Debabarrenean.
DKTk, Debabarreneko Komunikazio Taldeak, bi menu zozkatuko ditu eta zozketan parte hartzeko epea martxoaren 28an amaituko da eguerdiko 12:00etan. Irabazlearen izena 13:00etan jakinaraziko da lotura honetan bertan. Zorte on!
Irabazleak: Manex Astigarraga
Abenduaren 26an (osteguna), 20:00etan Eguberrietako bertso jaialdia antolatu du Elgoibarko Izarrak. Elgoibarko Udalarekin lankidetzan antolatu dute jaialdia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, eta bost bertsolari ekarriko dituzte kantura: Maialen Lujanbio, Julio Soto, Oihana Iguaran, Agin Laburu eta Xabat Illarregi. Gai-jartzaile lanak, berriz, Imanol Artola Felix-ek egingo ditu. Bertso saioa Herriko Antzokian izango da, 20:00etan hasita.
DKT-k (Debabarreneko Komunikazio Taldeak) lau gonbidapen bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.
Zozketan parte hartzeko azken eguna abenduaren 19a (osteguna), 12:00etan izango da. Sarituen izenak 13:00etan jakinaraziko dira. Webgune honetan bertan.
Irabazleak: Terese Larrañaga Iriarte
Aitor Arakistain Iriondo
Mikel Arzamendi Mujika
Eider Itxaso Odriozola
Abenduaren 3an, asteartea, 19:00etan ANARIK bere taldearekin "Giza zarata" diskoaren aurkezpena egingo du Elgoibarren. Kontzertuaren atarian, euskarari lotutako poesia-irakurraldia izango da musikak lagunduta. DKT-k ( Debabarreneko komunikazio taldeak) lau gonbidapen bikoitz zozkatzen ditu irakurleen artean.
Zozketan parte hartzeko azken eguna abenduaren 2a, astelehena, 12:00etan izango da. Sarituen izenak 13:00etan jakinaraziko dira.
Sarituek emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago jaso ahal izango dituzte gonbidapenak Elgoibarko Herriko Antzokian bertan.
Irabazleak: Nerea Egaña Zunzunegui Ainhoa Dorado Zubizarreta Roke Beitia Albarran Leire Ginea Diez
DANOBATGROUP-ek aurten ere Euskararen Nazioarteko eguna ospatu nahi du eta horretarako lehiaketa bat abiarazi du.
Saria: Bi pertsonentzako dastatze-menua Belaustegi Baserrian.
Parte hartzeko sartu HEMEN eta bidali zuen erantzuna.