“Igerian gozatu, osasuna hobetu!” igeriketa erronka egingo dute abenduaren 15etik urtarrilaren 11ra bitartean

Barren 2025eko abenduaren 15a

Sustatzailleek jakinarazi dutenez, kirola sustatzea, parte-hartzea areagotzea eta erabiltzaileei motibazio gehigarria eskaintzea da “Igerian gozatu, osasuna hobetu!” igeriketa erronkaren helburua. 

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuko abonatuek parte hartu ahal izango dute Olaizagako igerilekuan egingo duten erronkan. Parte hartzeko, nahikoa izango da sorosleari jakinaraztea erabiltzailearen izena arbelera gehitu dezan. Parte hartzaileek sorosleari jakinarazi beharko diote egun bakoitzean egiten distantzien berri, hark arbelera pasa ditzan. Gaur, abenduak 15, hasiko da erronka eta urtarrilaren 11ra bitartean egingo dute.

Erronkaren barruan, parte hartzaileek sariak jasotzeko aukera izango dute, distantzia-helburuak gainditu ahala:

Distantziak eta erronka-mailak:

  1. 5,5 km. – Kontxako estropaden distantzia
  2. 10 km. – Olinpiar Jokoetako ur irekietako probaren distantzia
  3. 17 km. – Maltzagatik Deba ibaia itsasoratu arte dagoen distantzia