Enpresarekin akordioa eginda, bukatutzat eman dute greba Bacalaos Alcortako langileek

Barren 2025eko abenduaren 12a

Adostasun batera iritsi dira Comercial Alkorta Anaiak enpresako arduradunak (Bacalaos Alkorta) eta langileak, eta hala, amaitutzat eman dute langileek greba. Lau egun iraun ditu.

Bi aldeak prest agertu dira Precora joateko greba amaierako akordioa sinatzera. Lan Harremanen Kontseiluaren zerbitzu publikoa, doakoa eta borondatezkoa da Preco, Euskal Autonomia Erkidegoko lan-gatazka kolektiboak konpontzeko sortutakoa..

Akordioan ondorengo hiru puntu hauek jaso dituzte:

  • 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, plantillako langile guztientzako gutxieneko oinarrizko 1.500 euroko hileko soldata bermatzea, langile bakoitzak orain jasotzen dituen hobekuntza indibidualak errespetatuta.
  • Soldata-igoera horrek %24rainoko igoerak ekarriko dizkie estatu-mailako hitzarmeneko gutxiengoan daudenentzat.
  • Enpresako hitzarmen kolektibo propio bat lantzeko konpromiso irmoa hartzea, orain arte lan-baldintzak arautzen zituen arrain eta itsaski-kontserben estatu-mailako hitzarmena atzean lagata. 

ELAtik oso positibo baloratu dute akordioa: "Akordio honek aukera ematen digu enpresa hitzarmena sinatzeko. Gainera frogatuta geratuda berriro ere borrokak merezi duela eta horretarako langileak antolatuta egotea beharrezkoa dela"