Abenduaren 20an, zapatuan, jokatuko dute mus txapelketa, EAJren Batzokian. 16:00etan hasiko dute lehia, eta parte hartu nahi dutenek 15:30ak baino lehen agertu beharko dute izena ematera. Izena ematen dutenen artean osatuko dituzte bikoteak, zozketa bidez. Bikote bakoitzak 20 euro ordainduko ditu parte hartzeko. Hain zuzen izen-ematearekin batutako diruaren erdia, txapela eta lau lagunentzako afaria izango da irabazleentzako saria. Produktuz osatutako otarra eta izen-ematetik batutako diruaren %30a jasoko dute txapeldunordeek eta hirugarren postua lortzen duen bikoteak otarra eta batutako diruaren %20a jasoko du.