Maite Lopezen ‘Hefestoren mailua’ lana saritu du Errenteria Hiria Ipuin lehiaketak

Barren 2025eko abenduaren 16a

Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketaren 45. edizioak baditu irabazleak.

Joan den zapatuan egin zuten sari banaketa ekitaldia eta han eman zituzten ezagutzera irabazleak. Euskarazko kategorian Maite Lopez Las Herasek lehiaketara aurkeztutako Hefestoren mailua lanak jaso du lehen saria, eta honi dagozkion 800 eurokoak. Gaztelaniazkoan berriz, Madrilen Laura Ibar kataluniarraren lana izan zen irabazlea, Angelines izenburua duen ipuina. Ibarrek ere 800 euro jaso zituen.

Ereintza elkarteak antolatzen du Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketa, eta 642 ipuin aurkeztu dituzte aurten. Bost lagunek osatu dute epaimahaia: Jose Antonio Perez-Aguirre, Maite Toca, Eñaut Otazo, Mirentxu Larrañaga eta Juan Gartzia.

Errenteriako Reina aretoan egin zuten sari banaketa ekitaldia. Arg: Ereintza elkartea.