Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak urtarrilaren 2tik aurrera berrituko ditu Olaizaga eta Mintxeta kiroldegiko instalazioetara sartzea ahalbidetzen duten urteko abonuak. 2026 urteko abonua hamabi hilabetetan zatikatzeko aukera eskainiko dute aurten, estreinakoz. Hala egin nahi dutenek, baina, abenduaren 22a baino lehen Olaizaga Kiroldegiko harreran aurkeztu beharko dute eskaera. "Ordainketa zatikatu arren, urte osorakoa da ordainketa konpromisoa. Zatikapena ordaintzeko erraztasuna da, ez hileko kontratazioa. Hau da, abonatuak urteko kuota osorik ordaintzeko konpromisoa hartzen du", zehaztu dute Patronatutik.
Abonua berritu nahi ez dutenek, abenduaren 22a baino lehen jakinarazi beharko dute Olaizaga kiroldegian edo olaizagakiroldegia@elgoibar.eus helbidean, baja orria aurkeztuz.