Hamar taldek hartu dute parte jaiotza lehiaketan

Barren 2025eko abenduaren 15a

Jaiotza lehiaketa egin zuten atzo Kabalgata Taldeak antolatuta. Hamar taldek hartu dute parte, eta hiru lan saritu zituzten. Partaideen lanak Aita Agirre kulturgunean egongo dira ikusgai, urtarrilaren 7ra arte. 

Jaiotza lehiaketak baditu irabazleak: 

Lehenengo saria Luciano Gonzalez eta Catia Contigok osatutako taldeak irabazi zuten. Bigarren saria, June Alonso, Sara Arrizabalaga, June Castellanos eta Sara eta Jon Leonardo neba-arrebek osatutako taldearentzat izan zen. Hirugarrena, berriz, Nuria eta Alex Quintanak jaso zuten. 

Guztira hamar taldek aurkeztu zituzten jaiotzak (seik hartu zuten parte iazkoan), eta antolatzaileek esan dutenez, epaimahaiak lan handia izan zuen sariak banatzerakoan, aurtengo lan guztiak maila handikoak izan direlako. 

Kabalgata Taldeko ordezkariek eskerrak eman dizkiete parte hartzaileei, beste behin ere poza eta ilusioa jarri diotelako lehiaketari. Era berean, Elgoibarko Udala, Belenisten Elkartea, Aranburu bitxidenda eta Kopilan ere eskertu dituzte emandako laguntzagatik.