Oraingoan ez dira herritik urrunduko, Garallutz mendira igoko baitira. Ikastola ondoko aparkalekuan elkartuko dira, 09:30ean, eta handik kotxeetan joango dira Santakrutzera. Autoak laga, eta pare bat orduko joan-etorria egingo dute Garallutz (575 m) mendiaren tontorrera. Garallutzetik beheranzkoan Etxabe baserrikoek prestatuko dieten hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango dute mendizaleek, "Gabonei ongi-etorria emateko". Mendi irteera "erraza" dela azaldu dute antolatzaileek.
Izena eman behar da irteeran parte hartzeko, eta abenduaren 18a da azken eguna. Arnoren webgunean eman behar da izena.