Pop-rocka eta musika elektronikoa uztartzen ditu Brilet taldeak, kanta bakoitzari nortasun propioa, desberdina eta bakarra emanez. Hilaren 13ko kontzertuan Silvia Hernandez eta Aitor Nova musikariek ere parte hartuko dute. Sarrerak 5 euro balio ditu. Emanaldia 22:00etan hasiko da, Kultur Etxeko Sotoan.