Bacalaos Alkorta enpresako langileak enpresa hitzarmena negoziatzen aritu dira, eta negoziazio horrek aurrera pausorik eman ez duela azaldu du ELA sindikatuak. Hori dela, eta, abenduaren 9an grebaba mugagabea hasi zuten, eta gaur eguerdian kalera irten dira lan baldintza duinen alde.
Bacalaos Alkorta enpresan 42 lagunek egiten dute lan, eta ELAk salatu duenez, "oso baldintza prekarioan": Enpresako zuzendaritzarekin akordio bat lortzeko ezintasunaren aurrean, langile batzarrak erabaki du greba mugagabea hastea.
Enpresak ez du bere iritzia eman nahi izan.
Hauek dira langileen eskakizunak:
- 1.500 euroko gutxieneko soldata
- Enpresa hitzarmena
- Lan-erreformen aurkako blindaiak
- Lan orduen murrizketa
- ETT bidezko kontratazioa mugatzea
- Baja osagarriak
- Antzinatasun plusak
- Lan osasuneko babes neurri errealak